Finalerdietarako sailkatua da, sailkatze fasean laugarren denbora onena eginda.
Santiagotarrak Arraun Elkarteko kide Klara Olazabal gaztea final atarirako sailkatu da asteartetik igandera Krakow hiriko (Polonia) kanalean egiten ari diren 23z azpiko eta Gazte Mailako Munduko Slalom Txapelketan. Atzo lortu zuen txartela, lehen jaitsieran laugarren geratuta. Telmo Olazabal —Klararen anaia da— taldekideak ere bidaiatu zuen Poloniara, baina ezin izan zuen lehen erronda gainditu.
Asteazkenean hasi zen Munduko Txapelketa baina atzora arte ez zen lehiaketan sartu Klara Olazabal. Gazte Mailako K1ean aritzen da irundarra, eta finaleraino iristeko aukera du. Izan ere, finalerdietara laugarren denbora onenarekin aurrera egin zuen. Sailkatze probako lehen errondan —bi dira— lehiatu zen irundarra, eta irabazlearengandik 6,36 segundora geratu zen, lau segundoko zigorra jaso eta gero. Klaudia Zwolinska poloniarrak egin zuen denborarik onena.
Gaur arratsaldean jokatuko dituzte finalerdiak, (17:00etan Poloniako ordutegian). Finalera sailkatuko balitz, igandean ere lehiatu beharko luke Olazabalek, 10:00etatik aurrera.
Telmo Olazabal 30. izan da
Telmo Olazabalek ez du hainbesteko zorterik izan, lehen errondan kanpoan geratu baitzen. 23 urtez azpikoetan lehiatzen da, K1 modalitatean hura ere. Asteazkenean ireki zen K1eko gizonen txapelketa eta lehen jaitsieran 35. geratu zen irundarra, finalerdietan ariko diren 30 onenetik kanpora.
Etxebeste eta Gonzalez, Espainiako txapeldun
Santigotarrak elkarteko harrobia ere indartsu dator, eta aulki mugikorrean, scull bikoitzean, Jon Etxebeste eta Osertz Gonzalez Espainiako txapeldun izan dira, Kadete Mailan.
Klara eta Telmo Olazabal. (Argazkia: Santiagotarrak)