Haatik dantza konpainia, korronteei aurre eginez
Atzo aurkeztu zuten Trintxerpen Aiert Beobideren koreografia, Judas Arrietak Ziriza etxerako sortutako horma irudian inspiratuta, eta Hormek Diote proiektuaren barruan.
Jendetza bildu zuen atzo Haatik Dantza Garaikideko Konpainiak. Hormek Diote proiektuaren barruan landu duen azken koreografia aurkeztu zuen atzo, Gernika Plazan, Trintxerpeko festak hasi baino ordu erdi lehenago, eta ikusmina bildu zuen kale ikuskizunak.

