Ikusi segundo batzuetan XI. Hondarribia Blues Festivaleko Benta eremua muntatzeko lanak.
Lau egun behar izan dute Benta eremua muntatzeko
Benta eszenatokia eta Blues Village dira Hondarribia Blues Festivaleko eremu nagusia. Kontzertu nagusien egoitza izateaz gain, ekitaldi gastronomikoak ere Bentan egingo dituzte, eta lau egunez milaka eta milaka pertsona pasako dira bertatik. Lau egun oso behar izan dute Benta eremua eraikitzeko baina, argazki muntaia honen bidez, prozesu hori segundu gutxietan errepasatu daiteke.