Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Uhinak zabalduz

Aurten, eragin eremua zabaldu dute, eta Bizkaiko Golko osoari begira jarriko zaio klima aldaketaren gaineko kongresua, Galiziatik hasi eta Bretainaraino.

Aizpea Amas
Irun
2016/07/13
Datorren irailaren 27 eta 28an egingo dute Uhinak kongresua, Ficoban, Azti-Tecnaliarekin elkarlanean. Joan den urtean egin zuten estreinakoz klima aldaketa eta itsasertzaren gaineko topaketa hori, eta esperotako emaitzak lortu zituztenez, aurten berriro errepikatzea erabaki dute. Aurten, ordea, eragin eremua zabaldu dute, eta Bizkaiko Golko osoari begira jarriko zaio, Galiziatik hasi eta Bretainaraino. Guztira, 30 aditu eta profesionalek hartuko dute hitza. Aurten berriro errepikatzeko arrazoi nagusienetako bat lehengo urtean utzi zituen sentsazio onak izan dira. Ander Sarratea Ficobako gerenteak adierazi duenez, iaz galdeketa bat egin zuten kongresuaren ondoren, parte hartu zuten 140 pertsonen artean, eta horren arabera, partaideen %84k balorazio ona edo oso ona egin zuen, eta %97tik berriro bueltatzeko asmoa agertu zuen. Antolakuntza aldetik ere berritasunak ekarriko ditu bigarren aldiak. Hala, Monica Aldai Uhinak-eko zuzendariaren arabera, batzorde tekniko bat eratuko dute, eta bertan, administrazio publikoak, erakundeak, ikerketa zentroak eta arlo hori lantzen duten elkarteak ordezkatuta egongo dira. Irekiera hitzaldia Rafael Sarda CSICeko zientzialariak emango du. Sardaren proposamen nagusia kostaldeko garapen ekonomikoaren onurak eta giza erabileraren eta haren babesaren zainketaren eta lehengoratzearen onuraren arteko oreka bilatzea da. Edonola ere, kongresuak iazko egitura mantendu nahi izan dutela azaldu du Adolfo Uriarte Azti Tecnaliako zuzendariak. Lau multzo nagusi izango ditu. Klima aldaketaren erronkak gure kostaldean, Klima aldaketaren eraginak eta egokitzapena, muturreko gertaerak, eta kudeaketarako tresnak eta laguntza izango da. Azken horri lotuta, garrantzitsutzat jo du gizarteari modu egokian ematea klima aldaketaren gaineko informazioa. “Egun, komunikazio gutxi dagoela uste dugu, eta nahiko dramatikoa. Klima aldaketa dramatikoa izan daiteke, baina denbora eta gaitasuna badugu egokitzeko, neurriak ahalik eta lasterren hartzen baditugu”, ondorioztatu du Uriartek.
Uhinak aurkezpena

Uhinak kongresuaren aurkezpena.

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.