Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Taulak itsasotik lurrera salto egin zuenean

Sancheski enpresak ekoitzitako lehen skateak 50 urte bete ditu aurten. Europan produzitu zen lehena izan zen, eta Irunen egiten zituzten, Anaka auzoan. Oraindik lantegiak zutik jarraitzen du, eta garai berrietara egokitzen jakin du.

Aizpea Amas
Irun
2016/07/12
Ziur baten batek oraindik ere gordeta izango duela garajean sancheski bat. Mitikoa da dagoeneko, sancheski laranja hori, 1970eko hamarkadan ume askok Gabonetan edo urtebetetzeetan jasotako oparia izan zelako. Bada, lehen sancheskiak aurten 50 urte bete ditu. Batzuk zenbaki horrekin konturatuko dira jada adin batera heldu direla, baina ezin da esan sancheskia zaharra dagoenik; alderantziz, erabat gaztetuta dago. Agian norbaitek jakingo ez duena da sancheskiak Irunen egiten zirela, Anaka auzoan, Sancheski enpresan. Oraindik ere zutik jarraitzen du lantegiak, baina gaur egun ez da garai batean izan zena, eta ekoizpenari dagokionez, kirol arropa arloak bakarrik eusten dio Irunen. Atea gurutzatutakoan, museo batean sartzea bezala da, eta albo batean lantegiaren bilakaera azaltzen duen materiala ikus daiteke bitrinaz bitrina. Jose Maria eta Javierren aitak, Francisco Sanchezek, sortu zuen lantegia 1930eko hamarkadan, eta garai hartan futbolak izan zuen bultzadak, batetik, eta Irunen, zehazki, Real Unionek izan zituen garaipenak medio, kirol materialaren munduan sartzea erabaki zuen, eta ekoizpenari ekin zion. Hasieran, kirol arroparekin hasi zen lanean, eta hain zuzen, oraindik ere garai hartan arropa ekoizteko erabiltzen zuten makina gordeta daukate, eta oraindik funtzionatzen du. Gero, larruarekin hasi zen, botak, baloiak, txirrindularitzako oinetakoak, atletismokoak… Ondoren, egurra lantzen hasi zen, eta horrekin eskiak eta gimnasiarako aparatuak egiten hasi ziren. Azkenik, tailer mekanikoa batu zitzaien aurrekoei, eta bertan, gurpil gaineko patinak ekoizten hasi ziren. Skate munduan aitzindaria izan zen Sancheski, eta Europan lehena izan zen monopatinak ekoizten, 1960ko hamarkada zen. Skatea surfaren mundutik dator. Lehenak Kalifornia inguruan sortu ziren. Itsasoaren baldintzak egokiak ez zirenean, olatuen zain geratu beharrean, sentsazio hori lurraren gainean sentiarazteko taula bati gurpilak jartzea bururatu zitzaien. Baina Irun lehorreko hiria izanda, nolatan hasi ziren skate-ak egiten? Jose Mari Sanchezek gogoan du aldizkariak jasotzen zituztela etxean, eta horietan ikusi zituzten lehenengo patinak. «Argazkiei begira ari ginela argia piztu zitzaigun». Ideia hori gauzatzeko egokia zen lantegia, egurra nahiz txapa lantzen zituztelako. «Orduan, aroztegian geneukan materiala baliatzen hasi ginen, lizar eta pagoarena. Gero, gurpilak, hockeyrako patinenak, jarri genizkion. Horren emaitza izan zen funtzionatzen zuen gurpildun taula bat», adierazi du Javierrek. Edonola ere, arazo bat zeukaten. Taula horrek errodatzen zuen, bai, baina zer gehiago egin? «Kirol dendetan salgai jarri ziren taula sendo horiei begira geratzen zen mundu guztia: zer da hori? Zer da sancheski hori? hau nola erabiltzen da?», adierazi du Jose Marik. Orduan, skate talde bat sortzea erabaki zuten. Donostia, Irun, Gasteiz, Bartzelona eta Madrilgo jendea elkartu zuten, eta Espainiako Estatuan zehar hainbat erakustaldi egin zituzten, Volskwagen furgoneta batean sartuta. «Orduan pixkanaka ikusgarri egiten joan ziren. Skatea nola erabiltzen zen erakusten zuten, ez zela bakarrik aldapa bat jaisteko, alegia», gaineratu du Jose Mariak. Lehen egurrezko monopatin hori garatzen joan zen. Amerikatik zetozen aldizkariak ere gehiago ziren, jendeak ezagunagoa zuen skate-a, eta testuinguru horretan sortu zen sancheski laranja. «Eskuragarriagoa zen eta jostailu itxura eman zitzaion», zehaztu du Jose Mariak. Osagai guztiak batuta, emaitza izugarrizko arrakasta izan zen. Itsasotik kalera 1980ko hamarkadan beheraldia etorri zen, eta ondoren, pixkanaka burua altxatzen joan ziren belaunaldi aldaketarekin. Pistako skate-a agertu zen. «Kalea, kaleko artista, graffiti eta skatearen arteko fusio bat eman zen. 1970eko hamarkadan gazteen adierazpen bat izan zen, zerbait urbanoa. Orain, berriro, hastapenetara egin du jauzi, surf estilora», adierazi du Jose Mariak. Sancheskik belaunaldi berrietara egokitzen jakin du, eta horren adibide da egun ekoizten duen modeloa: Style. Hain zuzen, Jose Mariaren alaba, Iciar, izan da modelo berriaren bultzatzailetako bat, eta Style skatea espresuki diseinatu dutela azaldu du, surfa patinaren gainean erreproduzitzeko, asfalto gainean olatuen gainean balitz bezala ibiltzeko: «Aurrealdean dagoen ardatz honek surfeko mugimendu hori imitatu nahi du, bigunagoa. Ohiko skatean jiratzerakoan indar gehiago egin behar duzu, eta ez du antza asko uretan surfeatzerakoan egiten den mugimenduarekin». Sentsazio hori lortzeko malguki eta errodamendu bat gehiago jarri dizkiotela azaldu du. Patina umeentzat oso erakargarria da, bigunagoa delako eta mugimendua hartzea errazagoa egiten zaielako txikienei. Baina surfa egiten dutenentzat, itsasoak edo eguraldiak uzten ez duen egun horietarako ere alternatiba ederra izan daitekeela gaineratu du.
Sancheski

Sancheskiak (Ilustrazioa: Isabel Mancebo Balda).

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.