Irunen 250. urteurreneko programa herritarrek ere osatu dute
Datozen egunetan hasi eta urte amaierara arte hainbat ekitaldi prestatu ditu batzorde batek.
- Uztailak 16, 08:00etan: XIX. mendean liberalek zituzten gotorlekuetara bisita (lehen zatia). Endarlatsa, Pagogaina eta San Martzial inguruan, Carlos Rilova Jericoren historialariaren eskutik. Antolatzailea: Gipuzkoako Historialarien Elkartea, Erlaitz eta Irungo Mendizaleak.
- Uztailak 23-30, abuztuak 13-20 eta irailak 10 eta 17, 10:30ean: Udalaren bisita gidatua. Antolatzailea: Gipuzkoako Historialarien Elkartea.
- Abuztuak 6 eta urriak 2, 12:00etan: Udalaren antzerki bisita. Antolatzailea: Gipuzkoako Historialarien Elkartea.
- Abuztuak 27, 17:00etan: Bidasoa ibaiaren jaitsiera, piraguan. Antolatzailea: Santiagotarrak.
- Iraila hasiera: 1936ko sutearen argazki ibilaldia. Antolatzailea: Irun Foro XXI.
- Irailak 22, 18:00etan: Historias de un puente dokumentala, CBAn. Antolatzailea: Gipuzkoako Historialarien Elkartea.
- Urriak 1, 08:00etan: XIX. mendean liberalek zituzten gotorlekuetara bisita (bigarren zatia). Katea, Aranibar, Elatzeta eta Gaintxurizketako bunkerren bisita, Carlos Rilova Jericoren eskutik. Antolatzailea: Gipuzkoako Historialarien Elkartea, Erlaitz eta Irungo Mendizaleak.
- Udazkena: XVII. mendeko musikaren kontzertua. Antolatzailea: Irun Foro XXI.
- Udazkena: Tren txikitoren 100 urteak erakusketa, Palmera Monteroko hiritar zentroan.
- Udazkena: Irundarrak bihurtu ginenean. Irunen sorreraren 250. urteurrena, erakusketa, Palmera Monteroko hiritar zentroan. Antolatzailea: Gipuzkoako Historialarien Elkartea.