Gaur arratsaldean izango da, TAS Txingudi Anti Sexistak antolatuta.
Gaur arratsaldean, 19:30ean, elkarretaratzea egingo dute TAS Txingudi Anti Sexistak antolatuta, Iruñeko sanferminetan izan diren sexu erasoak gaitzesteko. Ohi bezala, elkarretaratzea Zabaltza plazan izango da.
Joan den ostegunean,
bost gizonek emakume bat bortxatu zuten, eta ustezko erasotzaileak espetxera eraman dituzte. Horrez gain, asteburuan izandako
beste bost sexu eraso ere ikertzen ari dira, eta hiru gizonezko atxilotu ditu dagoeneko, eta laugarren baten atzetik dabil.
Herritar guztiak animatu dituzte eraso hori gaitzestera.
Zabaltza plazan salatu dituzte azken erasoak.