Master Series-eko finalerdiekin hasiko da zestako uda
Bi partiden artean gastronomia dastaketa egongo da. Sarrerak 12 euro balio du.
Gaur hasiko da udako zesta denboraldia Jostaldi pilotalekuan. Eta modu ezin hobean egingo du, profesionalen bi partidekin. Jai Alai World Tour barruko Hondarribiko Master Series txapelketako bi finalerdiak jokatuko dituzte gaur Hondarribian, 20:00etatik aurrera. Lehenengo partidan Hormaetxea eta Amigorena bikoteak Barandikak eta Aldazabalek osatzen dutena izango du aurkari. Bigarren partidan, Beaskoetxea-Lekerika eta Erik-Txasio bikoak lehiatuko dira. Bi partiden arteko atsedenaldian gastronomia dastaketa izango da. Gaur, Enbata jatetxea arduratuko da sukaldeko lanez, eta Hiruzta txakolinak eta Mitarte ardoak zerbituko dituzte. Sarrerak 12 euro balio du, dastaketa barne. Finala, hilaren 15ean Hondarribiko Masters txapelketaren finala datorren ostiralean jokatuko dute, 3. eta 4. postuak zehazteko partidaren ondoren. Jaialdi hori ere, udako guztiak bezala, 20:00etan hasiko da.