Bidasoa Atletiko Taldeko hiru atletek parte hartu zuten.
Joan den asteburuan Espainiako Junior Txapelketa jokatu zuten Castellon (Herrialde Katalanak), eta BAT Bidasoa Atletiko Taldeko hiru atletek parte hartu zuten. Ez zuten dominarik lortu, baina lan txukuna egin zuten.
Javi Mariscalek klubeko marka hautsi zuen, 200 metrotan, eta seigarren egin zuen, 21,81eko denborarekin.
Andoni Eizagirrek ez zuen helburua lortu, baina pozik bukatu zuen lehen aldiz jokatu zuen Espainiako Txapelketa.
Alex Ugenak ez zuen serie guztiak egitea lortu 110 metro hesietan. Edonola ere, 15,97eko denbora egin zuen, eta bere marka haustea lortu zuen.
BATeko hiru atleta.