Ama Guadalupekoak bederatzigarrenez irabazi du lurraldeko bandera, eta Oriorengandik bakarrera jarri da.
Hondarribiarrak Zumaian, Gipuzkoako Txapelketa irabazita (arg.: @HondarribiaAE)
Gaur ez. Gaur ez da ezustekorik izan eta Hondarribiarentzat izan da Zumaiako uretan egin den Gipuzkoako Traineruen Txapelketa. Bigarren tokian Orio helmugaratu da, eta hirugarren Pasaia Donibane-Koxtape, San Miguel ligako azken estropadako irabazlea.
Pronostikoak bete ditu Hondarribia Arraun Elkarteak, baina Orio ez du oso aparte eduki, lau segundoko aldea baino ez dio atera. Atzerago, San Juanek hamalau segundo galdu ditu berdeekiko.
Gainontzeko ontziak oso urruti ibili dira. Laugarren Getariak 46 segundo galdu ditu, eta San Pedroko Libiak ia minutu bat, 53 segundo. Oiartzun zortzigarrena izan da, Zarautzen aurretik, eta denborarik txarrena Hibaikak egin du (
ikusi sailkapena).
Nesketan
Hibaikak irabazi du, eta Hondarribia zazpigarren izan da.
Bederatzi titulu
Gaurkoa batuta, Gipuzkoako Txapelketa bederatzi aldiz irabazi du Hondarribia Arraun Elkarteak, San Pedroren palmaresa berdinduz, eta garaipen gehien dituen Oriorengandik bakarrera geratuz.