Proiektua sei hilabetetan gauzatu beharko dute, eta ia 300.000 euroko aurrekontua izango du, Irungo EAJren arabera.
Irungo EAJk jakinarazi duenez, ETS Eusko Trenbide Sareak Lopez Becerra eta Colon pasealekua lotuko dituen igogailuaren proiektua onartu duela argitaratu zuen joan den ekainaren 24ean. Dagoeneko, obren kontratua eskatu duela esan du, eta datozen egunotan argitaratuko dela aldizkari ofizialean.
EAJ pozik agertu da erabaki honekin, eta igogailu horri esker, zonalde hori hobetuko dela iritzi dio, baita irisgarritasuna hobetu ere.
Proiektua sei hilabetetan gauzatu beharko dute, eta ia 300.000 euroko aurrekontua izango du, Irungo EAJk gogorarazi duenez.
Zehazki, egun dauden eskailerak ordezkatuko du igogailuak, eta modu horretara, Mourlane Mitxelena eta Lopez Becerra kaleen arteko pasagunea ezabatuko dela ere jakinarazi du talde jeltzaleak.
Igogailua panoramikoa eta mugikortasun urriko pertsonei egokitutakoa izango da, eta gehienez zortzi lagunentzako tokia izango du.
Lopez Becerra eta Colon pasealekua lotuko ditu igogailuak. (Argazkia: Google)