Irungo Transordizia enpresako kamioi batek Madril-Alemania ibilbidea egingo du ohiko erregaia beharrean, GNL gas natural likidotua soilik erabilita.
Irungo Transordizia enpresako kamioi batek Europa zeharkatuko du ohiko erregaia beharrean, GNL gas natural likidotua soilik erabilita. Lehen enpresa izango da erregai hori erabiliko duena Europa zeharkatzeko.
Distantzia izan da orain arte muga, eta 2013. urteaz geroztik Italia iparraldea, Frantzia, Belgika eta Herbeheretara iritsi bada ere, oraingoan Alemaniaraino, Hamburgora, joango da Madrildik. 1.300 kilometro egiteko gai izango da. Horretarako, hiru geltoki egingo ditu depositoa betetzeko: Madrilen, Olaberrian eta Anberesen (Belgika).
Kamioi batetik abiatuko da, baina Transordiziaren asmoa, GNL erabiliko duen flota osoa sortzea izango da. GNL erabiltzen duten ibilgailuek gutxiago kutsatzen dutela gogorarazi dute Transordiziatik.
Europa zeharkatuko duen Transordiziaren kamioia.