Gaurtik igandera bitartean ariko da Udaltzaingoa ibilgailuak begiratzen.
Asteroko kanpaina egiten ari dira udaltzainak Irunen, eta gaurtik igandera bitartean motorrak eta ziklomotorrak begiratzen ariko dira. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, ibilgailu horien gidariek beharrezkoak diren baimenak dituzten zainduko dute. Zehazki, hiriguneko kale nagusietan eta ikastetxeen inguruetan egingo dituzte kontrolak.
Baimenak eguneratuta edukitzearen garrantzia nabarmendu dute Udaltzaingotik.
Motorra