Ignacio Zuloaga eta Manuel de Falla artistei buruz prestatu duten erakusketa baterako eraman dute koadroa.
Irungo Udalak Ignacio Zuloagaren
Las mujeres de Sepulveda koadroa aldi baterako utzi dio Alhambra eta Generalifeko Patronatuari. Irungo udaletxeko areto nagusian egon da orain arte, eta Granadara (Espainia) eramango dute, Zuloaga eta Manuel de Falla artistei buruz prestatu duten erakusketa baterako.
Zuloaga y Falla, la historia de una amistad erakusketa Granadako Arte Ederretako Museoan, Carlos V jauregian, egongo da ikusgai, irailaren 18ra arte.
Erakusketa amaitzen denean, berriro bueltatuko da udaletxeko areto nagusira.
Ignacio Zuloagaren Las mujeres de Sepulveda koadroa.