Larunbatetan eta astelehen goizetan hiriko ibilbidea egingo du, eta astelehen arratsaldetan Guadalupera igoko da.
Astelehen arratsaldetan igoko da Guadalupera; gainontzekoetan hiriko ibilbidea egingo du
Uztailarekin batera, bueltan da Tren Berdea Hondarribira. Berrikuntzekin batera dator gainera. Javier Ugarte kalean izango du abiapuntua eta helmuga —aurreko urteetan San Juan de Dios biribilgunean—, eta Alde Zaharra zeharkatuko du. Larunbatean egingo du lehen zeharkaldia.
Alde Zaharrera igoko da aurten Tren Berdea, baina ez da hori bakarrik aldatu ibilbidean. Hondarribiko Udalak azaldu duenez, “aipatzeko modukoa da Higer Itsasargi ingurura joango dela eta gero, Portutik itzuli ondoren harresien ingurutik pasako dela, gero Sabino Aranatik aurrera eginda Alde Zaharrera igoko dela”.
Hondarribiko Udalaren, Arma Plaza Fundazioaren eta Behemendi Elkartearen zerbitzua da Tren Berdea eta uztaila eta abuztuan ibiliko da, larunbat eta astelehenetan. Larunbatetan eta astelehen goizetan hiriko ibilbidea egingo du —Hirigune Historikoa eta Portu auzoa—, eta astelehen arratsaldetan igoko da Guadalupera, gotorlekuko bisitetara trenez joan ahal izateko —17:30ean eta 18:30ean izango dira bisitak—.
Tren Berdea
Irteera orduak
- Goizez: 11:00, 12:00 eta 13:00.
- Arratsaldez: 17:00, 18:00 eta 19:00.
Prezioak
- Helduak: 4 euro.
- 5-12 urte: 2 euro.
- 4 urtetik behera: doan.
Zalantzaren bat duenak edo informazio gehiago nahi duenak, Arma Plaza Fundazioan lor dezake, 943 64 36 77 telefono zenbakira deituta.