Ortzadarra, herriko etxean
Sexu Askatasunaren Nazioarteko Egunaren harira EH Bilduk aurkeztutako adierazpena onartu du Hondarribiko Udalak.
LGTBI kolektiboaren bandera azaldu da gaur Hondarribiko udaletxeko balkoian. Joan den asteko plenoan erabaki zuten hautetsiek Sexu Askatasunaren Nazioarteko Egunarekin batera sexu askatasunaren aldeko ikurra herriko etxean jartzea, EH Bilduk aurkeztutako testua onartuta. Goizean jarri dute, balkoiaren erdi-erdian, eta bihar arte mantenduko dute.