Lau aldiz lortu dute podiumera igotzea, Espainiako Txapelketa nahiz Kopan.
Leka Enea eta taldeko jokalariak denboraldi bukaera bikaina egiten ari dira, Blanesen (Herrialde Katalanak) egiten ari diren Espainiako Txapelketa nahiz Kopan: lau aldiz lortu dute podiumera igotzea. Hasteko, Superdibisioko mutilen taldea hirugarren geratu da Kopan.
Banaka eta bikoteka ere lan ona egin dute: Endika Diez bitan izan da hirugarrena, lehena, banaka, eta bestea bikoteka Alvaro Roblesekin batera. Biak Absolutu Mailan izan dira. Azken podiuma Aieko Olea eta Mikel Angulok lortu dute bikoteka, Kimu Mailan.
Hogei jokalari eraman ditu Leka Eneak txapelketa horretara.
Orain, merezitako atsedena hartzea tokatzen zaie. Azaroan hasiko dute Superdibisoko denboraldia neska zein mutilen talde gorenek: azaroaren 7an mutilek eta 8an neskek.
Podiumera igotzea lortu duten Leka Eneako jokalariak.