Santiagotarrak-eko aulki mugikorreko emakumeek zilarrezko domina lortu dute Espainiako Txapelketan, lemazaindun zortzikoan.
Santiagotarrak-eko aulki mugikorreko emakumeek zilarrezko domina lortu dute Espainiako Txapelketan, lemazaindun zortzikoan. Lehen aldia izan da modalitate horretan aritu direla; hain zuzen, arraunketako modalitate gorentzat jotzen dute.
Beraz, Hendaiako Endaika, Donibane Lohizuneko Ur Joko eta Baionako Nautico klubekin mugaz beste egiten ari den lanak emaitza eman duela esan du Santiagotarrak-ek.
Horrez gain, Ane Marcos eta Alice Bourde urrezko domina lortu dute biko scull modalitatean, Gazte Mailan. Zilarrezko domina jantzi zuen, berriz, Aitzpea Gonzalezek skiffean, Gazte Mailan. Azkenik, Nerea Seijo eta Jessica Berrak brontzea eraman zuten biko cullean, Senior Mailan. Gonzalezek, gainera, nazioarteko txapelketetan parte hartzeko aukera izango du, Espainiako Selekzioarekin aritzeko deitu baitute.
Santiagotarrak-eko 11 arraunlarik parte hartu dute, zazpi ontzitan.
Santiagotarrak-eko emakumeek zilarrezko dominekin.