Gipuzkoako DYAk doako hitzaldi-ikastaroa eskainiko du Hondarribiko egoitzan.
Gipuzkoako DYA erakundeko Irakaskuntza Eskolak larrialdi egoerei aurre egiten jakiteko ikastaroa antolatu du ostiralerako, uztailaren 1erako, Hondarribiko egoitzan (Soroetagain, 6, behea). Ekitaldia irekia da, baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Telefonoz egin daiteke, 943 46 46 22 zenbakira deituz.
Bi orduko ikastaroa izango da, 16:00etatik 18:00etara egingo dute, eta hainbat larrialdi egoera landuko dituzte: “itolarriak, zauriak, erredurak, traumatismoak, bularreko minak, isurketak, garuneko tronbosiak, konbultsioak, konorte galerak, eta abar.”
DYA-k jakinarazi du hitzaldi irekia dela eta dei egin diete irundar eta hondarribiarrei izena emateko, bereziki “larrialdien aurrean zer egin eta zer ez egin jakin nahi dutenei”.

DYA-ren erakustaldi bat, San Pedro kalean