Ama Guadalupekoak, VII. Iberdrola Bandera ospatzen
Hondarribiak ez du oraingoz kontrariorik. Nagusitasun osoz irabazi zuten larunbatean Donibanen jokatutako VII. Iberdrola Bandera, Urdaibairi ia 10 segundo aterata. Orio hirugarren izan zen, eta etxekoak laugarren, bermeotarrei irmo eusten.
Bigarren txandan, San Pedrok dezente hobetu zuen Sevillan egindako lana. Portugaletek azken txanpan aurre egin zion arren, estropada guztian aurretik izan ziren moreak.
Puntuagarria ez izan arren, denboraldia nondik nora joan daiteke ikusteko baliagarri izan zen Donibaneko estropada.
VII Bandera Iberdrola, sailkapena
1. NT2-Hondarribia 19:35.67
2. Urdaibai-Avia a 9.63
3. Orio-Babyauto a 15.39
4. San Juan-Iberdrola a 20.56
5. Portugalete-Eulen a 29.68
6. San Pedro a 31.59
7. Astillero a 37.43
8. Zumaia a 46.56