Festa eskubideak ez duela atsedenerako eskubidea urratu behar esan du auzo elkarteak.
Sanmartzialetako “zirrara eta pozera” batu arren, jaien bilgune izatearen ondorioak jasaten dituzte alde zaharreko bizilagunek. Horregatik, Alde Zaharra San Juan auzo elkarteak “atsedenarekiko errespetua eta gizalegea” eskatu ditu.
Bizilagunentzat kaleak jendez eta jardueraz ikustea poz arrazoia dela esan du, “baina festa eskubideak ez du bizilagunek atsedenerako duguna urratu beharrek, ezta gure atari, kale eta plazen egoera okertu beharrik ere”.
Saihesteko adibide gisa aipatu ditu kaleko zikinkeriak, atari izkinetan pixa egitea, pintaketak, borrokak, soinuak…