Asteartean indarkeria matxistak lau emakume hil zituen Euskal Herrian.
Egun berean indarkeria matxistak lau biktima utzi zituen Euskal Herrian, asteartean izan zen: Lapurdin gizon batek tiroka hil zituen emaztea eta bi alaba; eta Gasteizen, gizon batek emakume bat hil zuela aitortu zuen, eta ondoren, gorpuzkiak Zadorra ibaira bota.
Lau hilketa horiek salatzeko TAS Txingudi AntiSexistak elkarretaratzera irtetera deitu ditu Irungo nahiz Hondarribiko herritarrak. 19:30ean izango da, Zabaltza plazan.
“Erailketa arbuiagarriak” direla esan TASek, eta emakumearen kontrako indarkeriaren gaitzaren aurrean, lanean jarraitu behar da.
Ustez adin txikiko bati egindako sexu erasoa salatzeko elkarretaratzea egin dute Zabaltza plazan TASek deituta.