"Udaltzaingo eta Ertzaintzarekin informazioa kontrastatu ondoren, asteburu honetan ez dela horrelakorik gertatu jakinarazi dute".
Atzo,
antxetamedia.info-k zabaldu zuen asteburuan lau pertsona artatu dituztela Bidasoa ospitalean burundanga drogaren eraginpean jasandako sexu erasoen ondorioz. Irungo Udalak, ordea, informazio hori “faltsua” dela esan du: “Udaltzaingo eta Ertzaintzarekin informazioa kontrastatu ondoren, asteburu honetan ez dela horrelakorik gertatu jakinarazi dute”.
Atzo HITZA harremanetan jarri zen Ertzaintzarekin, eta ez Udaltzaingoan eta ezta Ertzaintzan ere ez dutela horren berri izan ezta salaketarik jaso esan zion.
Udaltzaingoak “beldurrik ez zabaltzeko” eskatu du, “are gehiago orain festak datozela”. Horrez gain, baieztatu gabeko informazioak helduz gero, udaleko Komunikazio Arloarekin kontrastatzeko eskatu dute.

Bidasoko Ospitalea.