Bidasoa Atletiko Taldeko nesketako batzuk, udal ordezkariekin
Merezitako onarpen bat baino gehiago, merezitako sari baten onarpena izan da. Hondarribiko Udalak harrera egin die gaur arratsean Bidasoa Atletiko Taldeko (BAT) neskeei, Ohorezko Mailara igo izanagatik. Gaurko ekitaldi xumean beraiek izan dira protagonista, baina Txomin Sagarzazu alkateak klub osoaren urtetako lana nabarmendu du. Herriaren izenean mintzatu da alkatea, eta ondoan Udalbatza ia osoa eduki du. Ez zen gutxiagorako.
Handia da lortutakoa, eta datorren urtean Espainiako Estatuko talde erraldoien artean —entzun zerrenda beheko bideoan— txiki sentituko dira atleta bidasoarrak. Izan ere, besteekin parekatuta hain talde txikia da ezen kirolari promesa, junior eta jubenilen beharra izan baitu igoera kanporaketan lehiatu ahal izateko. Ia berrogei neska aritu dira guztira, eta ate handitik sartu dira maila nagusian, kanporaketako hiru jardunaldietan lehen postua lortuta, inoiz lortu gabekoa.
BAT klubaren ordezkari gisa Joseba Sarriegi jarri da ondo baino hobeto erabiltzen dakien mikroaren aurrean. Neskak zoriondu ditu, eta hurrengo urteetan goian egoteko aukera dutela esan die: “Ekipo oso gaztea da, hau da, etorkizuna duzuen taldea zarete. Hori bai, ez da erraza izango”.
Erraza ez, baina handia bai izango litzateke Irungo eta Hondarribiko neskek atletismoko maila gorenean urte asko ematea, bertaraino iritsi izana bezain handia. Goian, oso goian jarri du langa Bidasoa Atletiko Taldeak.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.