2013tik ari da Irungo gazte talde bat egitarau ofizialetik kanpo, jai herrikoiago eta parte hartzaileagoak sustatzen.
Sanmartzialetako egitarau ofizialetik kanpo, beste aukera batzuk ere badira Irunen jaiez gozatzeko. Horren adibide dira, Zarimutzak, jai alternatiboak. Igande honetan, hilak 26, ospatuko dituzte, alde zaharretik.
2013tik ari da Irungo gazte talde bat bestelako egitaraua osatzen, eta aurten ere ez dute hutsik egingo. Jai herrikoi eta parte hartzaileak nahi dituzte, eta Irungo kaleak animatu. Jai ofizialek egun indartsu batzuk baino ez dituztela bultzatzen iritzi diote, eta horregatik euren leloa:
Jai egun bakarra 30a ez delako.
Egitaraua
- 12:00: Txupinazoa.
- Ondoren: Triki poteoa Moskutik.
- 14:00: Kantu bazkaria, Hazian (tiketak 10 euroan salgai, Sunbilla, Hazia eta Aian.
- 17:00: Jokoak, Artalekuratz.
- 19:00: Jaitsiera, Txarangarekin.
zarimutzak