Antxetamedia.info-k argitaratu duenez, 'Burundanga' izeneko droga baliatu dute sexu erasoak egiteko.

Bidasoa ospitalea. (Argazkia: Osakidetza)
Antxetamedia.info-k argitaratu duenez, drogak baliatuta lau sexu eraso izan dira asteburuan Bidasoan. Drogen eraginpean sexu erasoak jasan dituzten lau biktima artatu dituzte asteburuan Bidasoko Ospitalean.
Antza,
Burundanga izeneko droga erabili dute biktimak drogaren eraginpean jarri, eta sexu erasoak egiteko. Bilgune Feministako kideen erreakzioa bildu du aldi berean Antxetamedia.info-k, Antxeta Irratirako Aitor Errazkin kazetariak bildu dituen adierazpenetan.
HITZA Bidasoko Ospitaleko arduradunekin nahiz Ertzaintzarekin jarri da harremanetan eraso horien berri gehiago izateko. Erasoak izan direnik ez dute baieztatu bi iturri horietatik.