Ahotsak egitasmoaren barruan, 2011n hasi ziren elkarrizketak egiten, eta guztira, 54 hondarribiarrei egin dizkiete.
Bildu eta katalogatuta aurkitu ahal izango da Hondarribiko ahozko euskara sarean,
Ahotsak egitasmoaren webgunean. 2011n hasi ziren elkarrizketak egiten, eta guztira, 54 hondarribiarrei egin dizkiete.
Elkarrizketa horietatik 640 pasarte falta ziren sareratzeko, baina dagoeneko horiek ere aurki daitezke: 1.043 pasarte eta 94 zinta atera dira elkarrizketa horietatik.
Ahotsak egitasmoan ahozko ondarea eta herri hizkerak bildu eta hedatzen ari dira, eta Arantxa Berrotaran Euskara zinegotziak azaldu duenez, “gure herrietako adineko jendea elkarrizketatu eta euren euskara eta bizipenak jaso eta herritarren zabaltzea” du xede.
Berrotaranek gaineratu du azken 50-60 urteotan bizimodua asko aldatu dela, “eta horrekin batera baita hondarribiarren bizitza ere”. Datu historikoak gordeta dauden arren, “orduko bizimodua, sentimenduak, ohiturak eta nahiak gizon-emakume horien ahotan” besterik ez daudela esan du.
Elkarrizketetan landu dituzten gaiak baserri munduko ohiturak, lanbide zaharrak, jaiak, antzinako sinismenak, lagunarteko eta familiarteko harremanak, emakumearen egoera, ume jolasak eta beste hainbat izan dira.
Ahotsak egitasmoan parte hartu duten hainbat lagun udaletxean.