Markel Alberdi eibartarra, 4x100 libreetan, erreleboan, ariko da.
Bidasoa XXI igeriketa klubak ordezkari bat izango du Rioko Olinpiar Jokoetan: Markel Alberdi eibartarra. 4×100 libreetan, erreleboan, ariko da.
Lehen gipuzkoarra izango da Olinpiar Joko batzuetarako sailkatu dena Gipuzkoako talde batean aritzen dela. Aurretik Harri Garmendiak bakarrik egin du horrelakorik, 1984an. Olinpiar Jokoetan aritu den beste gipuzkoar bat Borja Iradier izan zen, 2008an, baina Zamoran zegoen.
Oskitz Aguilar irundarra eta Bidasoa XXIeko taldekidea, ateetan geratu da, ehunen batzuengatik ez du lortu Rion arituko den taldean sartzea.
Aurretik ere Bidasoa XXI igeriketa klubak izan du ordezkari bat Olinpiar Jokietan, Ana Rubio: Pekinen izan zen 2008an.
Irungo Udalaren partetik, Jose Antonio Santano alkateak zoriondu egin du kluba: “Albiste ederra da denontzat, oxala ez den horretan amaitzen eta jokoetan emaitza bikaina lortzen duen”.
Markel Alberdi (eskuinean)