Jacobo Cuetarak gidatuta, datorren urtean Asobal ligan lehiatuko den Bidasoa ari da taldea osatzen pixkanaka. Hiru jokalari fitxatu ditu: Javier Borragan, Borja Lancina eta Eduard Nono. Horrez gain, Borja Burguete izango da bigarren entrenatzailea,
Borragan Benficatik dator, eta aurretik, San Antonio eta Anaitasunan aritutakoa da. Eskuin hegala indartzea du xede fitxaje berriak.
Lancina Asobal ligan geratuko da, baina Aragonen kamiseta Bidasoakoarengatik aldatuko du. Granollersen harrobitik dator, eta erdialdean ibiltzen da. Denboraldi baterako kontratua sinatu du.
Nono denboraldi honetan Zilarrezko Mailan gol gehien sartu dituen jokalaria izan da: 221 gol 29 partidatan. Handbol Bordilsetik dator Irunera, eta bi urterako kontratua sinatu du.
Azken denboraldiko bizkarrezurra mantenduko du Bidasoak, eta Jon Azkue, Adrian Crowley, Markel Beltza, Iago Muiña, Cristian Martinez, Asier Zubiria eta Pedja Dejanovic. Horiek guztiek kontratua berritu dute Bidasoarekin. Dagoeneko berritua zeukaten Iñaki Cavero, Jon Vazquez eta Kauldi Olaizolak, eta hirurak Irunen geratuko dira.
Oraindik ez da argitu zer gertatuko den Gaston Mouriño eta Veljko Davidovic.
Taldean ez dute jarraituko Julian Portero, Didac Villar eta Nemanja Bezbradicak.
Jacobo Cuetara, Ademar Leon taldean egon zen garaian