Udarako ikastaroak eskainiko dituzte udal euskaltegiak nahiz AEK-k.
Udan euskarari heldu nahi diotenek aukera, behintzat, edukiko dute. Udarako ikastaroak eskainiko dituzte udal euskaltegiak nahiz AEK-k. Gaur bukatzen da udal euskaltegian izena emateko epea.
Euskalduntze maila guztiak eskainiko ditu udal euskaltegiak B1 eta B2 mailatik hasi eta C1 mailako titulu ofizialak prestatzeraino. Ikastaroak uztailaren 4tik 29ra eta abuztuaren 1etik 26ra izango dira. Lau ordu eta laurdenekoak izango dira.
Izena emateko euskaltegira joan edo 943 50 52 73 telefono zenbakira hots egin daiteke.
AEK-n ere maila guztiak eskainiko dituzte, baina ordutegi aldetik malguagoa izango da. Hiru, lau edo bost orduko ikastaroak eskainiko ditu. Online egiteko aukera ere izango da. Bekak ere eskaintzen ditu udalak. Matrikula prezioaren %100 itzuliko du, Irunen erroldatuta egonez gero, klaseen %85era joanez gero eta azpimaila bat gaindituz gero.
Udako eskaintza egin dute euskaltegiek.