Mirentxin-ek furgoneta berria behar du
Afaria egingo dute ostiral honetan Hondarribiko Olagarro elkartean.
Euskal presoen lagun eta senideak espetxeetako bisitetara eramaten dituen Mirentxin elkarteak furgoneta berria erosi behar du, oraingoak nahi baino askoz kilometro gehiago egin dituelako. Horretarako, ibilgailu berria erosteko, laguntza eskatu diete herritarrei, “presoen lagun eta senideek astero egin behar dituzten bidai luze eta nekagarrietan laguntza ematen jarraitzeko”.
Dirua biltzeko afari bat antolatu dute ostiralerako, hilaren 17rako. Olagarro elkartean egingo dute, 21:00etatik aurrera. Izena eman nahi duenak Muara elkartean jarri duten zerrendan egin dezake, edo whatsappez 693 03 00 52 zenbakira mezu bat idatziz.