Zozketa egingo dute ostegunean eta Muliateko hiru etxebizitza eskualdatuko dituzte.
Muliate plazako logela bakarreko hiru etxebizitza zozkatuko dituzte ostegunean Hondarribiko Udaleko areto nagusian. Bigarren eskualdaketako bizitza publikoen eskaeragile erregistroan izena eman dutenen artean egingo da zozketa, eta hiru plaza horiek zeinentzat izango diren zehazteaz gain, zerrenda bat osatuko dute, hurrengo eskualdatzeei begira. “Bigarren transmisioko etxebizitzak dauden bakoitzean zerrenda horretatik tira egingo da”, argitu du Hondarribiko Udalak.
13:00etan egingo da zozketa, notario aurrean, eta 51 bizikidetza unitatek parte hartuko dute.
2017ko otsailera arteko balioa izango luke ostegunean zehaztutako zerrendak, eta data horretan beste zozketa bat egingo litzateke. “Urtero, otsailean zozketa bat egingo da, 2016ko martxoaren 17ko Udalbatzan onartu zen moduan”.
Muliateko hiru etxebizitza zozkatuko dituzte, logela bakarrekoak