Hondarribiko Route 33 kafetegian Javier Melus tuterarraren hainbat lan ikus daitezke.
Route 33-an jarritako obretako batzuk. Erdikoak tetra brick ontziekin egindako euskarria du
Javier Melus artista nafarrak —Tuteran jaioa, Madrilen bizi da— pop-art erakusketa jarri du Hondarribiko Route 33 kafetegian, Portu auzoan. Teknika eta euskarri desberdinetako hainbat piezez osatzen da bilduma, collageak, margoak, robot itxurako eskultura pare bat… Lau koadro handi nabarmentzen dira, horietako bi tetra-brick ontziekin prestatutako euskarri batean margotutakoak.
Artistaz gain, kirolari bikaina da nafarra; piraguismoan aritzen da, Master Mailan, eta besteak beste, maratoneko Munduko Txapelketa irabazi zuen 2012an Italian.
Uztailaren erdialdera arte ikus eta erosi daitezke Melusen obrak Route 33 kafetegian. Marijo Ortiz hondarribiarraren margolan batzuk ere eskegita daude Route 33ko paretetan.