Bidasoa Bizirik-ek hogei ekintzaileentzako laguntzak bideratuko ditu.
Lanbidek diru laguntza programa bat abiatu du ekintzaileentzat. Horiek eskualdean,
Bidasoa Bizirik-ek bideratuko ditu. Ideia edo jarduera enpresariala garatu nahi duten hogei ekintzailek jaso ahal izango dituzte laguntza horiek, eta 18-30 urtekoek eta emakumeek bitarteko gehiago izango dituzte.
Ideia enpresariala garatzeko 1.000 euroko laguntza emango dute, eta jarduera enpresariala garatzeko %15. Bi kasuetan 18-30 urte artekoa baldin bada eskatzailea %15 handituko da kopurua; eta emakumea baldin bada, beste %15.
Asteazken honetan, hilak 15, bilera bat egingo dute laguntzen gainean eta eskatzaileek derrigorrez azaldu beharko dute. 13:30ean izango da, Bidasoa Bizirik-en Autoenplegu Departamenduko bulegoan (Mirarietako Ama Birjina kalea, z/g).
Informazio gehiago: 943 63 39 37 telefono zenbakian edota
lgallo[abildua]bidasoa-activa.com edota
jgomez[abildua]bidasoa-activa.com.
18-30 urtekoek eta emakumeek aukera gehiago izango dituzte.