Errentaren arabera jasotzen den laguntza handiagoa izango da: 25 euro gehiago atal bakoitzean.
Irungo Udalak hirugarrenez martxan jarri du Irungo dendetan eskola materiala erosteko diru laguntza programa. Aurten 200.000 euro bideratuko ditu, eta errentaren arabera jasotzen den laguntza handiagoa izango da, 25 euro gehiago atal bakoitzean, guztira, 100, 75 edo 50 euro.
Diru laguntzak Lehen eta Bigarren Hezkuntzan ikasten ari diren haurren familiek eskatu ahal izango dituzte, eta eskola materiala izango da finantzatuko dena: koadernoak, folioak, estutxeak, kalkulagailuak, motxilak, liburuak… Horrez gain, uniformeak, soinketarako arropa eta oinetakoak, Arte Plastikoetarako materiala ere diru laguntzen barruan sartuko dira.
Familiek bete beharreko baldintza Irunen erroldatuta egotea izango da, eta erosketak Irungo dendetan egitea. Errentaren arabera jasoko dute laguntza.
Udalak gogorarazi du garrantzitsua dela fakturak gordetzen joatea, gero eskaera egin ahal izateko. Irun Txartelaren bidez egin ahal izango da prozedura.
Eskola materiala erosteko diru laguntzen partida jaitsi egin dela salatu du EH Bilduk