Ostegunean bilera irekia egingo dute Hondarribiko Kultur Etxean.
Irun eta Hondarribiko bizikleta erabiltzaileak bilduko lituzkeen plataforma bat sortu nahi dute, eta bilera bat deitu horretarako aste honetan. Hondarribiko Kultur Etxean (Denda kalea) egingo dute bilera, ostegunean, 19:00etan.
Komunikabideetara bidalitako oharrean azaltzen dutenez, plataforma horren helburua bizikletaren erabilera sustatzea izango litzateke, “hiri barruko garraiobide moduan”.
Bizikleta hiri garraio bezala sustatu nahi dute