La Bacaladeraren aktiboak erosteko eskaintza berri bat egin dutela jakinarazi du ELAk.
ELAk jakinazi duenez, La Bacaladera Irungo enpresaren produkzio saila salbatzeko aktiboen erosketarako eskaintza berri bat egin dute. La Bacaladera hartzekodunen lehiaketan dago, joan den irailetik.
ELAren arabera, ia esperantza guztiak galduta zituzten, baina oraindik salbatzeko aukera bat “bizirik” dagoela esan du. Izan ere, otsailean aktiboen erosketarako eskaintza bat aurkeztu zen, baina epaitegiak salmenta ez akordatzea baimendu zuela zehaztu du sindikatuak.
ELAk produkzio sailaren erosketa baimentzeko eskatu dio merkataritza epaitegiari, “modu honetan, inguruko industriaren mantentzea lagunduz”.
Udal gobernuari, berriz, galdegin dio La Bacaladerarako industria proiektu berri baten alde egiteko eta enplegua bermatzeko. Negozio plana berriak 23 pertsonen kontratazioa ekarriko lukeela zehaztu du ELAk: “Kontuan izanik eskualdeko enplegu egoera, oso larria eta salagarria litzaiguke inbertsiogileen proposamena aurrera ez ateratzea, eta lurzoruaren birkalifikazioa eta espekulazioaren aldeko apustua egitea”.
Enpresaren ataria