Joxerra Garzia, bertsorik bota ez zuten bertsolariekin
Blagan euskara elkartearen aurkezpena egin zuten ostiralean Hondarribiko Itsas Etxean. Bertsorik gabeko bertso saioa antolatu zuen Blaganek herritarren aurrean aurkezteko, eta auditorioko harmailak betetzea lortu zuen. Bertsorik ez, baina bertso saio formatua izan zuen ekitaldiak eta apustua ondo atera zitzaion Blagani, publikoak oso ondo pasatu zuelako, baita bertsolariek ere.
Joxerra Garziak gidatu zuen aurkezpena, eta Kike Amonarrizen parte hartzea izan zuen. Sortu izanagatik zoriondu zuen Blagan Amonarrizek, eta euskararen alde lan egiteko beharraz mintzatu zen: “Blagan egin ahal izateko, boga egin behar dugu”. Hondarribiko haur eta nerabe guztiek euskaraz dakitela nabarmendu zuen, eta “hurrengo belaunaldiak blagan egin dezan”, unea baliatzeko dela luzatu zuen: “Guk hemen eta orain lortzen ez badugu, nork, noiz eta nola lortuko du?”
Saioaren amaieran antolatzaileek eskerrak eman zizkieten Itsas Etxera hurbildu zirenei, eta blagazale izateko gonbitea luzatu zieten: “Hasi da Blagan —adierazi zuen Maite Darzelesek—, hasi dugu denaken artean, ez dakit noraino iritsiko garen, baina helmuga baino, bidea da garrantzitsuena”.
Ekitaldia bukatzeko, Txomin Artola igo zen eszenatokira eta Aberriaren mugak abestia kantatu zuen, Joxerra Garziak ondoan zuela eta publikoaren laguntzarekin. Abestiaren letra Garziak idatzi zuela gogorarazi zuen Artolak.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.