Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Horma horia Iruni zor zaio

Bidasoaren igoeran bultzada garrantzitsua izan dira jarraitzaileak: larunbat goizetik hasi eta igande bukaerara arte, alboan izan ditu taldeak.

Aizpea Amas
Irun
2016/06/10
Bidasoaren_igoera(1)

Jokalariak, zaleekin igoera ospatzen.

Astelehen ederrarekin dago oraindik ere Irun. Igandean hasi zen festaren olatua dagoeneko azkenetan da, baina aste osoan zehar Bidasoa irundar eta eskubaloizale askoren ahotan egon da, hasi igoeraren pozetik Fernando Bolea entrenatzaileak jarraituko ez zuela jakiteak eragin duen samineraino. Edonola ere, handia egin zuen Bidasoak igandean, eta afizioa bultzada garrantzitsua izan da bide horretan.
Bidasoa(3)

Finaleko irudi bat.

Irun Bidasoari begira egon zen joan den aste osoan, eta horren erakusle herriaren kolorea: hori-urdina. Larunbatean hala esnatu zen, finalerdiaren egunean. Orduak pasatu ahala, eta kaleak bizitza hartzen zuen heinean, geroz eta jende gehiago ikus zitekeen Bidasoaren kamiseta horiekin. Arratsaldeko lehen orduetan hasi zen zalaparta, txarangarekin. Erdialdeko kaleak piztu, eta Bidasoaren kamiseta nahiz banderak eramaten zituen jendea dantzan jarri zuen. Artalekurainoko bidea egin zuen, eta kiroldegia nahiz kantxa animatzen ibili zen. Emaitza izan zuen: Bidasoa garaile Ciudad Realen kontra. Hura poza. Taldea jarraitzaileei eskertzeko geratu zen kantxan. Baina ezin zen festa gehiegi luzatu, hurrengo egunean dena eman behar baitzuten, bai taldeak eta baita zaleek ere.
Bidasoa(2)

Bidasoako zaleak, giroa berotzen.

Txarangak igandean aurreko eguneko bidea egin zuen herria animatuz. Artaleku horma horia zen: leporaino beteta zegoen, eta taldea atera zenean, kartulina hori-urdinekin egin zioten ongi-etorria. Zaila izango zuen Zamorak kantxako horma horiaz gain, harmailetakoa ere iraultzea. Finala zen. Partida gogor joan zen, Bidasoa aurretik zen arren, aldea ateratzea kostatzen zitzaion, eta hori jarraitzaileen aurpegietan islatzen zen: tentsioa nagusi zen. Bidasoak errenta ateratzen zion neurrian, geroz eta nabariagoa zen festa giroa, eta azken minutuan dagoeneko jokalariak ospatzen hasi ziren, eta nola ez, afizioa. Bi hormek bat egin zuten, eta hori ez zegoen gelditzerik, ez zegoen poztasun hori gainditzerik. Bakoitzak bere moduan azaleratu zuen: besarkatuz, jokalariak zorionduz… Udaletxean islatu zen dena: jokalariak goian, eta behean, San Juan plaza, beteta. Goikoek behekoei zor zieten, ordea.

Adrian Crowley, Bidasoko jokalaria: «Asobalen jokatu nahi dut Bidasoarekin. Hala ere, ez dago ezer itxita»

Adrian Crowley.

Adrian Crowley.

Nola sentitzen zarete jokalariak Asobalera igo ondoren? Egia esan, oso ondo. Oso polita izan zen. Alde batetik, kontziente ginen gerta zitekeela, etxean jokatzen genuelako, baina ez genuen espero horrela izango zenik. Handia izan zen. Nola hasi zen eguna? Nola prestatu zineten? Hendaiako hotel batean egon ginen kontzentratuta. Beste partida bat bezala prestatu genuen:?paseo bat, bideo emanaldi bat arerioen mugimenduak eta jokoa ikusteko, gero bazkaldu, siesta egin eta kiroldegira. Nola motibatu zintuzten entrenatzaileak finalerako? Beste partida baterako bezala. Bideo bat egin ziguten; muntaia bat zen, eta Bidasoako jokalari ohiak agertzen ziren, Bidasoaren garai onenaren irudiekin, animoak bidali zizkiguten… Jokatzera atera aurretik jarri ziguten aldageletan, eta nahiko motibantea izan zen. Aldageletatik atera eta Artaleku leporaino beteta ikusiko zenuten. Nola lortu zenuten urduritasuna kontrolatzea? Egia esan, ez dakit lasai egoterik lortu genuen, nahiko urduri geunden. Azkenean, afizioa bultzatzen ikusita, urduritasunaz ahaztu ginen, eta batik bat garaipena lortzeko grina geneukan. Gero, hutsartean, entrenatzaileak esaten zigun lasai egoteko, geroz eta gertuago zegoela garaipena. Bost minutu falta zirenean bukatzeko seiko aldeaz irabazten ari ginen, eta hor ja lasaiago geunden. Nolako sentsazioak izan zenituzten partidan zehar? Final bat denez, jakin behar duzu sufrituko duzula eta ez duzula erraz irabaziko. Aukera zegoen galtzeko ere, eta mentalizatuta geunden. Azkenean, lortu genuen. Partida bukatzeko segundo batzuk falta zirela, festa giroa nagusitu zen. Nola bizi zenuten hori dena? Minutu bat falta zenean, Kauldi eta biok ez ginen jaitsi ere egiten defendatzera, jarraitzaileekin ospatzen hasi ginen. Ez genekien zer egin ere, denak agurtzen hasi ginen: ezagunei, ezezagunei… Une batez ez nekien aldageletara joan edo bertan geratu… Desorientatuta ginen. Aldageletan ere ospatuko zenuten. Hor lasaiago agian, izerdia botatzeari utzi nahi genion eta beheralditxo bat eduki genuen euforia horren ostean. Eserita egon ginen, gure artean hitz egiten, eta gero, dutxatu eta kanpora. Udaletxetik San Juan plaza beteta ikusiko zenuten. Bai. Uste dut, gainera, lehenengoa izan nintzela ateratzen, eta bakarrik nengoen mundu guztiarekin; gero ja besoak altxatu nituen, denak atera ziren eta festa lehertu zen. Gero, jarraituko zuen festak… Bai. Afari bat eduki genuen klubak antolatuta, eta gero, buelta bat eman genuen jokalari eta talde teknikoak. Ligako azken jardunaldia erabakiorra izan zen, orduan jakin baitzen etxean jokatuko zenutela play-offa. Hor hasi zineten igoeran sinisten? Bai. Zamorara joan ginen play- offa etxean jokatzeko aukerekin, baina Kordoban jokatuko genuela pentsatzen. Azkenean, Palma del Riok galdu eta guk irabaztean, play-offa etxean jokatzea lortu genuen. Hor hasi zen igoera. Denboraldi berrian pentsatzen hasi zarete? Aste honetan [asteartekoak dira hitzak] hasiko gara klubarekin hitz egiten, oraindik ez gara hasi. Aurtengo blokearekin eta fitxaje batzuekin taldeak maila ona emango duela uste dut. Zuk jarraituko duzu? Oraindik ez dakit. Klubarekin bildu beharko dut ea beraiek zer nahi duten eta akordio bat lortu. Nik uste dut baietz. Oso ilusionatuta nago hemen Irunen jarraitzearekin, etxean, taldea igotzea lortu dugu… Asobalen jokatu nahi dut Bidasoarekin. Hala ere, oraindik ez dugu ezer itxi eta aste honetan hitz egingo dugu.

Boleak ez du jarraituko «proiektu berri bat» hasi nahi duelako klubak

Loriaren ostean, zaplastekoa jaso du Fernando Boleak: igandean taldeak Asobal Ligarako igoera lortu, eta asteartean klubak ez zuela entrenatzen jarraituko jakinarazi zuen, ez ziotela kontratua berrituko. Fernando Boleak «engainatua» sentitu dela adierazi du, igoera lortzen bazuen taldean jarraituko zuela konbentzituta zegoela, presidenteak berak esan ziola hitzez, eta ez zuela ezertarako espero erabaki hori. Jose Angel Sodupe presidenteak erabaki oso zaila izan dela azaldu du, «baina hartu beharrekoa». Zuzendaritza batzordeak, Soduperen babesarekin, Bidasoak hasiko duen aro berrirako «proiektu berri bat hastea, zerotik» erabaki duela esan du. Etapa horretan, ordea, ez dutela Bolearekin kontatuko berretsi du: «Gure ustez, Fernando Bolearen zikloa bukatua zegoen Bidasoan, eta kirol arloko arrazoiak medio, denboraldi oso ona egin arren, ikusi dira hutsune batzuk edo talde teknikoa ados ez zegoen gauza batzuk». Sodupek onartu du Boleari hitza eman ziola igoera lortuz gero taldean jarraituko zuela, baina azkenean ez duela bete: «Asko sentitzen dut, ni ez naiz horrelakoa». Edonola ere, «asko pentsatu, aztertu eta egun asko lo egin gabe pasata hartutako erabakia» izan dela nabarmendu du.«Zuzendaritzan klubari begiratu behar diogu, eta gai pertsonalak alboratu», ondorioztatu du. Ordezkoa jakiteke Boleak jarraituko ez zuela erabaki bezain pronto, ordezko bila hasi zirela esan du Sodupek, baina oraindik zintzilik dauden alderdi batzuk daudela esan du, eta laster jakin ahal izango dela taldea datorren denboraldian nork gidatuko duen.

Asobal Ligak diru iturri berriak ekarriko dituelakoan da Sodupe

Eskubaloiko maila gorenera igo izanak diru iturri berriak edukitzeko aukera ekarriko dio Bidasoa klubari. «Asobal Ligan egotean, printzipioz, errazagoa da diru iturriak edukitzea», azaldu du Jose Angel Sodupe presidenteak. Batik bat partidak telebista bidez emititzeak babesleak erakar ditzakeela gaineratu du: «Espero dut orain arte ditugunak baino babesle gehiago lortzea, kontuak atera, eta ea Asobalen urte asko egoteko aukera dugun». Sodupek argi du prestatuta daudela Asobalen aritzeko. Kontuei dagokionez, orain play-offaren ondoren, horiek ixtea falta dela esan du, «baina asmoa da aurtengo denboraldia aurrekontua beteta bukatzea, eta agian, ea ken dezakegun zerbait defizitetik, baina oraindik goiz da horri buruz hitz egiteko». Defizita txikia dela argitu du. Kirol arloan, taldearen ehuneko handi batek jarraitzea dela asmoa adierazi du: «Bizkarrezurreko denak jarraitzea nahiko genuke, proiektu itxaropentsu bat egin datorren sasoirako».
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.