Larunbatean txalaparta ikastaroa egingo dute eta igandean yoga klasea. Biak goizez.
Gabarrari kalean dagoen Txispum! aretoak txalaparta eta yoga ikastaroak antolatu ditu astebururako familiei begira. Larunbatean txalaparta ikasteko aukera izango da eta Javier Olaizola musikariak eskainiko du saioa. Igandean, familientzako yoga saioa egingo dute Txispum!-en; familientzako yoga klaseak hilabetero emango dituzte.
Bi saioak, larunbatekoa nahiz igandekoa, 11:00etan hasiko dira, eta ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea. 943 64 64 00 telefono zenbakira deituta egin daiteke, edo whatsapp bidez, 744 48 79 70 zenbakira idatziz.
Txalaparta tailerraren prezioa 8 eurokoa da familia bakoitzeko, eta yoga klasearena, 20 eurokoa familiako.
Gabarrari kalean dago Txispum! aretoa