Enplegu Astearen barruan, lan elkarrizketak egiten ari dira gaur, Ficoban.
Bidasoa Bizirik-ek antolatutako Enplegu Astearen barruan, lan elkarrizketak egiten ari dira gaur, Ficoban. Hamarnaka lagun hurbildu dira erakustazokara, lana aurkitzeko ea zortea duten probatzera. 34 enpresekin egin ahal izango dituzte elkarrizketak.
Azken egunotan curriculumak biltzen aritu dira, eta guztira, 1.380 jaso dituztela azaldu dute Bidasoa Bizirik-etik, 700 lagun ingururenak —bakoitzak enpresa ezberdinetarako curriculun bat baino gehiago bidaltzeko aukera baitzeukan—. Curriculun horiek 60 enpresek jasoko dituzte.
Lan eskaintza gehiena merkataritza eta ostalaritza arlokoa da, eta industria sektorekoak %10 dira.
Bidasoan 5.502 langabe zeuden maiatzean. Irunek %15,4 langabezia tasa du eta Hondarribiak 783.
Enplegu astearen barruan, elkarrizketak egiten ari dira, Ficoban.