Jose Antonio Santano alkatearen arabera, itxierak kaltetu egiten ditu zubi horretara arrantzara edo paseatzera joaten direnak.
Astelehenean Avenida zubia itxi ondotik, udalak atzera egin du, eta berriro irekitzea erabaki du. Jose Antonio Santano alkateak emandako argudioa izan da Frantziako Gobernuak zubia ixtea erabakitzeko segurtasun-arrazoiak beraiei dagozkiela beren sarbidean, “baina gure itxierak kaltetu egiten ditu zubi horretara arrantzara edo paseatzera joaten direnak ere”.
Hain zuzen, segurtasun kontrol horiei ere erreferentzia egin die Santanok: horiek ulertzen dituela argi utzi arren, kezkatuta azaldu da, atzo bezalako egun batean auto ilara luzeak sortzen ari delako. Horrek hiriaren trafikoan eta merkataritza inguru batzuetan maila ekonomikoan kalteak sortzen ari dela iritzi dio.

avenida zubia