Jone Etxeberriak eta Mikel Urdangarinek hitzaldia emango dute Kultur Etxean.
TTIP merkataritza akordio transatlantikoari buruzko hitzaldia antolatu du gaurko Hondarribiko Sortu alderdiak. Kultur Etxeko 103 aretoan egingo dute, 19:00etatik aurrera, eta bi hizlarik parte hartuko dute, Jone Etxeberria Sorturen sozioekonomia arduraduna eta Ernai gazte erakundeko Mikel Urdangarinek. Hitzaldiaren goiburua
Soberaniaren alde, TTIP ez izango da.
Europako Batasunaren eta AEBek arteko merkataritza hitzarmena da TTIP, “zerbitzu publikoak pribatizatu nahi dituena”, antolatzaileen hitzetan: “Herritarrongan eragin zuzena izango duen ituna bada ere, multinazionalen, lobbyen eta botere politikoaren artean hartzen ari dira erabakiak, ezkutuan, herritarren parte-hartzerik gabe eta prentsari ateak itxita”.
Gaur arratsaldeko hitzaldian, TTIPen jatorriaz eta ondorioez mintzatuko dira Hondarribiko Alde Zaharreko eraikinean.
TTIPen kontrako protesta ekitaldi bat, Irunen