Jose Angel Sodupe Bidasoako presidenteak Fernando Boleari kontratua ez berritzearen gaineko azalpenak eman dizkio HITZAri.
Bidasoak Fernando Bolea entrenatzailearen kontratua ez berritzea erabaki ondoren, Jose Angel Sodupe presidenteak erabaki horren azalpean eman dio HITZAri. “Zuzendaritza teknikoaren erabakia ikusi nuen, eta nire babesarekin, noski, erabaki zen proiektu berri bat hastea, zerotik, eta berarekin ez kontatzea”.
Fernando Boleak azken orduetan adierazi du “klubak engainatua” sentitzen dela. Sodupek onartu du Bidasoa mailaz igotzen bazen jarraitzeko hitza eman ziola, baina azkenean ez duela bete: “Asko sentitzen dut, ez naizelako horrelakoa”. Edonola ere, “asko pentsatu, aztertu eta egun asko lo egin gabe” egon ondorengo erabakia izan dela adierazi du.
“Kirolean horrelako gauzak gertatzen dira. Oso gauza gogorrak dira, batzuetan maila pertsonaletik hartzen direnak kirol mailatik beharrean. Azkenean CD Bidasoak klubarengatik begiratu behar du”, gaineratu du.
Jose Angel Soduperi egindako elkarrizketa, osorik, HITZAk, etzi, Bidasoaren igoeraren inguruan argitaratuko duen erreportajean ikus ahal izango da.
Jose Angel Sodupe Bidasoako presidentea