Hondarribia eta Txingudi merkatal gunearen arteko autobusa ez da igandetan ibiliko eta autopistakoak ordutegi bateratua izango du astelehenetik igandera.
Hondarribia eta Donostia autopistatik lotzen dituen E21 autobus lineak eta Hondarribia eta Txingudi merkatal gunea lotzen dituen 22ak aldaketak izango dituzte igandetik aurrera, hilaren 12tik. Igande eta jaiegunetan izango dira aldaketak batez ere.
Ekialdebus konpainiak jakinarazi duenez, E21a, Hondarribia, aireportua eta Donostia autopistatik lotzen dituena, igande eta jaiegunetan maiztasun handiagoz ibiliko da eta astelehenetik igandera ordutegi berdina izango du (
ikusi ordutegi berria).
E22ari dagokionez, hau da, Hondarribia Bidasoaldeko ospitalea eta Txingudi merkatal gunea lotzen dituena, igande eta jaiegunetan ez da gehiago aterako, “erabilera eskasagatik”. Astelehenetik larunbatera (jaiegunak salbu), ohiko zerbitzua eskaintzen jarraituko du, baina bi geltoki berri izango ditu: Puiana eta Aristegi Enbaxadorea (
ikusi ibilbide berria).
Igandean hasiko dira ordutegi berriak.