David Fuentes eta Garazi Castañaresek klubeko markak hautsi dituzte.
Euskadiko Txapelketa Absolututik hamabost domina eskuan dituela bueltatu da BAT. Bost izan dira urrezkoak, bost zilarrezkoak eta beste bost brontzezkoak. Joan den asteburuan jokatu zen Anoetako miniestadioan.
Urrezko domina jantzi zuten bi atletek klubaren markak hautsi dituzte, biak mailu jaurtiketan. David Fuentesek 48,26 metrora bota zuen mailua, eta Garazi Castañaresek 52,62 metrora. Bere marka ere gainditzea eta Espainiako txapelketarako sailkatzea lortu zuen jaurtiketa horrekin.
Beste urrezkoak Teresa Errandonea (100 metro hesiak, 13,96 segundo), Malen Ruiz de Azua (luzera jauzian, 5,38 metro) eta David Maldonadoren eskutik (1.500 metro, 4.06,92 minutu) iritsi ziren.
Azuak beste domina bat ere lortu zuen, zilarrezkoa, pertika jauzian (4,15 metro). Bigarren geratu ziren beste atletak Mikel Campon (pertika jauzian, 5,10 metro), Teresa Zaragueta (400 metro, 57,81 segundo), Joxe Mari Peso (800 metro, 1.55,20 minutu), Mikel Ruiz Lasa (xabalina jaurtiketa, 46,95 metro).
Azken atleta horrek beste bi domina jantzi zituen, brontzezkoak, pisu jaurtiketan (11,26 metro) eta disko jaurtiketan (32,10). Jon Ruiz Lasak (mailu jaurtiketa, 42,83 metro), David Maldonado (800 metro, 1.55,63 minutu) eta Miren Martinek (1.500 metro, 4.40,59 minutu) lortu zituzten besteak.
Malen Ruiz de Azuak (ezkerrean) jantzi du urrezko dominetako bat.