Hilaren 17an egingo dute jardunaldia, CBAn. Errenteria-Oreretan jaio zen, baina Irunekin harremana izan zuen.
Ehun urte beteko dira aurten Jose Antonio Loidi Bizkarrondo jaio zela. Errenteria-Oreretan jaio zen, baina Irungo ikastolaren sorreran lagundu zuen eta 36ko gerraren ondorengo jaia ere antolatu zuen Irunen. Horregatik, hiriak bere omenezko jardunaldi bat antolatu du hilaren 17rako. CBAn izango da.
Bertan parte hartuko dute, besteak beste, Andres Urrutia euskaltzainburuak, Miel Angel Elustondo kazetari eta idazleak, Javi Cillero Goiriastuena idazleak eta Iñaki Garrido Yerobi historialariak.
Idazlea izateaz gain, osasun alorrean euskarazko jarduna sustatu zuen, berak Farmazia, Optika eta Akustika ikasketak egin baitzituen.
Norbaitek joan nahiko balu izena eman behar du aurretik
Euskaltzaindian edota 944 15 81 55 / 943 42 80 50 telefono zenbakietan.
Jose Antonio Loidi