Bakarrik doan izan diren aldiek izan dituzte aurtengoak baino bisitari gehiago.
11.500 lagunek bisitatu dute asteburu honetan Bioterra produktu ekologikoen eta iraunkortasunaren azoka. Iaz baino kopuru txikiagoa izan da, 13.290 lagun pasatu baitziren orduan.
Edonola ere, antolatzaileak pozik agertu dira zenbakiekin, hirugarren Bioterra bisitatuena izan delako, “sarrera dohainik izan den edizioek bakarrik gainditu dute”. Hazkunde jasangarria izaten ari dela aipatu dute. Monica Alday Bioterrako zuzendariaren arabera, helburuak bete dituzte erakusketari (190) nahiz bisitarien aldetik. “Oso pozik gaude proposamen berriek izan duten harrera onagatik”.
Horrez gain, profesionalen arteko topaketa bultzatu dituztela adierazi dute antolatzaileek, eta ehundik gora izan direla.
Hurrengo urterako erronka erakusketarien kopurua egonkortzea eta berritasunak indartzea izango dela aurreratu dute antolatzaileek, esate baterako, Bioterra eta Biobeauty gunea.
Erakusketari bat produktua azaltzen Bioterra 2016 azokan.