Astelehen honetan itxiko dute, eta hala egongo da uztailaren 11ra arte.
Frantziako Eurokopa ate joka da, eta Irunekin zerikusi gutxi duen arren, eragingo dio, astelehenetik hasita, Avenida zubia, oinezkoena, Irun eta Hendaia lotzen dituena (nazioartekoa), moztuta egongo baita.
Zehazki, astelehenean 08:00etan itxiko dute, eta horrela egongo da uztailaren 11ra arte (larunbata), 08:00etara arte.
Ostiral honetan, hilak 10 hasiko da Eurokopa, eta uztailaren 10era arte luzatuko da.
Segurtasun neurri zorrotzak hartzen ari da Frantzia Eurokopari begira, muturreko islamisten mehatxuak medio.
Avenida zubia (Argazkia: egeriamujeresenviaje.blogspot.com)