Irungo langabe tasa %15,4koa da eta Hondarribikoa %9,9koa.
Bidasoa Bizirik garapen agentziak maiatzeko langabezia datuen berri eman du. Irunen 4.419 langabe (%15,4ko tasa du) zeuden maiatzean, eta Hondarribian, 783 (%9,9). Apiriletik jaitsi egin da langabeen kopurua, iaztik hona bezalaxe: 2015eko maiatzean baino 526 langabe gutxiago daude bi herrietan.